ALBISTE
BIZIAK

BLOGA

KLIKASI, EDUKI DIDAKTIKOEN MULTIMEDIA GUNEA

  Azkue Fundazioak Klikasi sortu du, eduki didaktikoak euskaraz batzeko Multimedia Gunea, hain zuzen ere. Euskaraz baliabide gutxi aurkitu ditzakegu eta askotan euskaldun irakasle eta ikasleek ikasteko baliabideak beste hizkuntza batzuetan ikustera eta erabiltzera behartuta daude. Hau dela eta, Azkue Fundazioak Multimedia Gune hau sortzen du, euskarazko baliabideen sorkuntza bultzatu eta denak batzen dituen gune…

Read more

BENITO ANSOLA IKUS-ENTZUNEZKO BEKEN EMAITZAK IKUSGAI

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Benito Ansola Beken lehen deialdia egin zuen iaz, euskarazko ikus-entzunezko lanen sormena bultzatzeko asmoz. 4.000 euroko bi beka banatu zituen Topaguneak, eta haiei esker euskarazko bi labur berri sortu dira. Lan horiek, David Zabala lekeitiarrak zuzendutako Ohe azpiko zera eta Joseba Uberuaga gernikarraren Izena duena, datorren larunbatean estreinatuko dira, Lekeitiko Zine…

Read more

UDAGOIENEKO OSTERA HAMABIGARRENEZ

Udagoieneko Osteraren hamabigarren edizioa azaroaren 10ean abiatuko da, Katamalok Bilboko Kafe Antzokia eskainiko duen emanaldiarekin. Udagoieneko Ostera Topaguneak antolatzen du Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren laguntzaz, eta urtero-urtero euskarazko kultur produkzioa eramaten du Bizkaiko antzokietara.   Aurtengo programazioa sei emanaldik osatzen dute. Adi ibiliz gero, doako sarrerak lortzeko aukera izango duzue egunotan! KATAMALO: Katamaloa “erantzi”…

Read more

TXORIERRIKO IZARRAK ESZENATOKIAN

Larunbatean Sondikako Kultur Etxearen kanpoaldean jende asko pilatu zen txarteldegiaren parean. Izan ere, Txorieriko gazteen finala ikusteko irrikitan zeuden, zoritxarrez hainbat pertsonek ez zuten Gala ikusterik izan. Bien bitartean parte hartzaileak ensaiatzen zebiltzan, urduritasuna baretzen, lagun artean katering-arekin gozatzen. Nerea Aliasek galari hasiera eman, eta epaileak zein sariak ezagutzeko aukera izan genuen. Ugaitz Alegria (aktorea…

Read more

DURANGALDEKO IZARREN DISTIRA: GALA IKUSGARRIA!

Urriaren 29an Durangoko San Agustin aretoan txalo asko entzun genituen. Izan ere, 8 talde eta 23 lagun eskenatokira igo ziren eta emanaldi ikusgarriekin gozatzeko aukera izan genuen. Alejandra eta Virginiak abestu eta pianoa jo zuten. Ondoren, antzerkia izan genuen Kuxupa taldearen eskutik (Irati, Katalin, Alba, Ane eta Ane) Titanic pelikularako beraien kastinga montatu zuten .…

Read more

IKERKETA

Nerabeen hizkuntza-erabilera eta interneteko sare sozialak. Aukera berriak? Soziolinguistika Klusterrak eta Kultur Kabia- Topaguneak elkarlanean egindako proiektuaren emaitzak kaleratu dituzte.   Nerabeak eta euskara Nerabeen hizkuntza erabilera, euskararen normalizazioan dabiltzanen interesgune nabarmena da, gaur egun. Hezkuntza-sistemak euskararen ezagutza bermatzean bertatik igarotako belaunaldien bizimodua euskaraz garatuko zela aurreikusi zutenen ustea ez da bete, erabat behintzat. Herrian…

Read more

LAGUNTZERIK BAI? KONTAIGUZU

Landako Etorbidea, 4, 48200 Durango (Bizkaia)