BENITO ANSOLA IKUS-ENTZUNEZKO BEKEN EMAITZAK IKUSGAI

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Benito Ansola Beken lehen deialdia egin zuen iaz, euskarazko ikus-entzunezko lanen sormena bultzatzeko asmoz. 4.000 euroko bi beka banatu zituen Topaguneak, eta haiei esker euskarazko bi labur berri sortu dira. Lan horiek, David Zabala lekeitiarrak zuzendutako Ohe azpiko zera eta Joseba Uberuaga gernikarraren Izena duena, datorren larunbatean estreinatuko dira, Lekeitiko Zine…