ALBISTE
BIZIAK

BLOGA

IZARREN DISTIRA TALENTU LEHIAKETA BIZKAIKO 5 ZONALDETAN OSPATUKO DA

Bizkaiko gazteek Izarren Distira talentu lehiaketetan beraien distira erakusteko aukera paregabea izango dute. Izan ere, Txorierri, Durangaldea, Getxo, Uribe Kosta, Erandio eta Leioako gazteek, bakoitzari dagozkion kasting-etan landutako ikuskizunak epaileen aurrean aurkeztu beharko dituzte. Ondoren, aukeratutako taldeek Nerea Alias-ek aurkeztutako Gala ikusgarrian publikoa zein epaimahaikideak liluratu beharko dituzte.  GALA GUZTIEN EGUTEGIA: TXORIERRI: urriaren 30ean DURANGALDEA:…

Read more

SPRAIKADA 09

Spraikada Euskal Herriko VI.Graffiti Lehiaketako saridunak Iturria: www.nontzeberri.com Spraikadak, Euskal Herriko Graffiti Lehiaketak, seigarren edizioko buruz burukoa ospatu zuen Mutrikun. Herriaren 800. urteurrena ospatzen ari dira egunotan, eta udal arduradunen arabera Spraikada ospakizunetan txertatzea modu ezin hobea da gazteak ere inplikatzeko. Spraikada Topaguneak antolatzen du, udalarekin eta bertako euskara elkarteekin batera. Ideia duela sei urte…

Read more

KOMERIAREN KLUBA eta BERTSOTRAMARRASKYAren bira hasiera

Komeriaren Kluba eta Bertsotramarraskya ikuskizun arrakastatsuen birari hasiera emango diogu datozen hilabeteetan. Hots, Kultur Kabia Zerbitzuak sorturiko kalitate goreneko ikuskizun garaikideak programatzeko aukera paregabea. Komeriaren kluba Estatu Batuetako stand-up comedy entretenimendu genero ezagunaren euskal bertsioa da. Euskal Herri osoko aktore ezagunek  bizitzaren gora-beherak kontatzen dituzte DJ batek lagunduta. Bestetik, Bertsotramarraskya saio berritzaileak, bertsoak pantaila handian…

Read more

HARRAPAZANK, GAZTEENTZAKO AISIALDI ESKAINTZA

MARTXOAN MUSIKA, DANTZA ETA MIHILUZE LEHIAKETAK BILBOROCK-EN HARRAPAZANK PROGRAMAREN ESKUTIK Martxoan musika kontzertuak, dantza lehiaketaren gala  eta Mihiluze saio berezian parte hartzeko aukera izango da. Gero eta gazte gehiagok parte hartzen dute ekimenetan. Alde biko komunikazio etengabea. Dantzazank Gala eta Mihiluzera publiko bezala joateko gonbidapenak egun berean Bilborock-en dohainik  eskuragai. Bilboko Udalaren Euskara Sailak nerabeei…

Read more

IKUSI ETA IKASI, HAUR KULTUR ZIRKUITUA

Bilboko Udaleko Euskara Sailak martxan jarri du Ikusi eta Ikasi umeentzako euskara hutsezko ekitaldi programaren bosgarren ekitaldia. Ekimen honek aisia, kultura eta heziketa uztartzen ditu. Ekitaldi honetan, 3 eta 12 urte tarteko umeei egokitutako 30 ikuskizun antolatu dira (antzerkia, ipuin kontalariak, txotxongiloak, magia, pailazoak, etab.). Emanaldiak Begoñako, Ibaiondoko eta Deustuko Udaltegietan eta Errekaldeberri, Tiboli, Zamakola…

Read more

KAMERATOIA, ikus-entzunezko rallya

Kameratoia izena hartu du laugarrenez ospatuko den Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallyak. Lau urtez antolatutako rallyan  gazte sortzaileak Kameratoian protagonista direla argi ikusi da. Goizean goiz ematen zaien gaiari sormenez erantzuteko trebezia erakusten  dute egindako laburmetraietan. www.kameratoia.com 2008ko Kameratoia Tabakaleran izango da, Donostian, abenduaren 13an. Izena emateko epea zabalik dago azaroaren 28ra arte, eta parte hartzeko…

Read more

UDAGOIENEKO OSTERA, IX.edizioa

Euskarazkoa eta erakargarria, kalitatezkoa eta anitza, horiexek dira Udagoieneko Osteraren ezaugarri nagusiak. Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Udagoieneko Ostera kultur zirkuituaren bederatzigarren edizioa jarri du abian. Zirkuitua zortzi emanaldik osatuko dute, eta haietako bakoitza Bizkaiko herri batean izango da azaroaren 1etik abenduaren 5era: Sondika, Muskiz, Bilbo, Durango, Balmaseda, Basauri eta Bermeon.    Udazkenero astero Ostera  hasten da.…

Read more

BADATOR SPRAIKADA! Euskal Herriko Graffiti Lehiaketa

Duela bost urte hasitako bideari jarraituz, Euskal Herriko Graffiti Lehiaketa Erandion burutuko da uztailaren 19an. Aurten, aldiz, Spraikada izen eta izaerapean arituko da kaleko artea sustatzen. Buruz burukoaz gain, bestelako ikuskizunak izango dira egun osoan zehar. Oraindik ere parte hartzeko epea zabalik da, ekainak 27an duzularik zirriborroa aurkezteko azken aukera. · Bosgarren edizioa, Spraikada, Erandioko…

Read more

LAGUNTZERIK BAI? KONTAIGUZU

Landako Etorbidea, 4, 48200 Durango (Bizkaia)