ALBISTE
BIZIAK

BLOGA

NAHI DUDALAKO KANPAINA

Alkarbidek, Bizkaiko Lurralde Historikoko udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzuen bilgunea, nerabeei zuzendutako Nahi Dudalako kanpaina abian jarri du.  DBHn euskaraz ikasi duten gazteek hortik aurrerako ikasketak ere (batxilergoa eta lanbide heziketa) euskaraz egitea da egitasmoaren xedea. Egitasmoaren berri emateko 6000 diptiko inguru banatu dira etxez etxe. Diptiko horietan kanpainari buruzko informazioa jasotzen duen web gunearen…

Read more

30 IKUSKIZUN BAINO GEHIAGOK OSATZEN DUTE IKUSI ETA IKASIREN AURTENGO EDIZIOA

Bilboko Udaleko Euskara Sailak martxan jarri du Ikusi eta Ikasi umeentzako euskara hutsezko ekitaldi programaren seigarren ekitaldia. Ekimen honek aisia, kultura eta heziketa uztartzen ditu Bi gune berri ditugu aurtengo zirkuitoan: El Karmen Aretoa eta San Frantziskoko Udaltegia Azken edizioan 3 eta 12 urte bitarteko 11.000 ume inguruk hartu zuen parte 30 ikuskizun baino gehiagok…

Read more

Kameratoiko 115 partaideek aho bete hortz utzi zituzten guztiak larunbatean Bermeon

Aurreko edizioetan bezala, antolatzaileak, epaileak eta ikusleak ahobete hortz utzi zituzten gazteek joan den larunbatean Bermeon egin zen KAMERATOIA ‘09n. Lehiakideek hamar orduko epea zuten (goizeko bederatzietatik arratsaldeko zazpiak arte) gai hori eta ondoko zerrendan agertzen diren ezaugarrietako lau gutxienez hartuta, gehienez hiru minutuko iraupena izan zezakeen bideoa sortzeko. Guztira, 115 gazte bildu ziren KAMERATOIAn…

Read more

ETB1en emango dute Getxoko Izarren Distira lehiaketarako castinga

ETB1eko “Bi errepidean” saioak Izarren Distira lehiaketarako castinga grabatzen dabil gaur, asteazkena, 17:00etatik aurrera Fadurako antzinako erretegian, udal iturriek jakinarazi dutenez. Hori dela eta, Urko Aristik (ETBeko eguraldiaren aurkezlea) eta Alex Sarduik (Gatibu musika taldeko abeslaria) Algortan izango dira, gazteen ikuskizunak hurbiletik jarraitzeko. Gainera, Urko Aristik berak aurkeztuko du castinga. Baina, Getxoko Udala ez ezik,…

Read more

Bosgarren Kameratoia Bermeon izango da

• Lehiakideek 10 orduko tartea izango dute hiru minutuko bideo lana grabatu, editatu eta aurkezteko. • 3.600 euro saritan. • Zabalkundea errazteko, egunean sortutako lan guztiak Creative Commons lizentziapean askatuko dira. Azken lau urteotan bezala, aurten ere Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu dute Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak eta Bermeoko Udalak. KAMERATOIAren bosgarren edizioa Bermeon bertan…

Read more

BERMEOKO MODA DESFILE ARRAKASTATSUA

Itxaso Dominguez eta Jon Gametxo izan dira desfileko modelorik onenak Ander Sanchez, Andrea Allika, Jean Carlo Falcones, Maria Gomez eta Itxaso Etxebarria bermeotar gazteak dira Gazte Informazino Zerbitzuak (GIZ) antolatutako lehenengo Moda Desfilearen talde irabazleko kideak. Hamabi urteko gaztetxo horreek Gozo-Txo dendako arropakaz eta Oinetakoak Urratseko zapatakaz desfilatu dabe Bermeoko Kafe Antzokian jarritako pasarelan. Talde…

Read more

UDAGOIENEKO OSTERAK 10 URTE

    Urtero-urtero Bizkaiko antzoki handietara euskarazko kultur produkzioa hurbiltzen duen Udagoieneko Ostera kultur zirkuituak bere hamargarren ekitaldiari ekingo dio datorren barikuan, urriak 30. Zirkuitua Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatzen du, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren laguntzaz.   Zortzi emanaldik osatuko dute hamargarren Udagoieneko Ostera, Bizkaiko beste horrenbeste herritan. Zornotza, Ortuella, Bilbo, Durango, Getxo, Arrigorriaga,…

Read more

BERMEO MODA DESFILEA

    GAZTEA Gaztearen proposamena Ostiralean gazteen Moda desfilea egingo da Bermeon Luzia Zugadi – 2009/10/19 | Erredakzioa | Neurri eta taila ezberdinak dituzten 35 gaztek Bermeoko dendetako jantziekin eta osagarriekin desfilatuko dute. Guztira 35 gaztek parte hartuko dute datorren urriaren 23an, ostirala, Bermeon egingo den Moda Desfilean. Besteak beste, Tuenti sare sozialaren bidez egindako…

Read more

LAGUNTZERIK BAI? KONTAIGUZU

Landako Etorbidea, 4, 48200 Durango (Bizkaia)