Urriaren 29an Durangoko San Agustin aretoan txalo asko entzun genituen. Izan ere, 8 talde eta 23 lagun eskenatokira igo ziren eta emanaldi ikusgarriekin gozatzeko aukera izan genuen.
Alejandra eta Virginiak abestu eta pianoa jo zuten. Ondoren, antzerkia izan genuen Kuxupa taldearen eskutik (Irati, Katalin, Alba, Ane eta Ane) Titanic pelikularako beraien kastinga montatu zuten . Jokinek, ordea, berak sortutako abesti bat jo zuen gitarrarekin. Bestetik, Gu geuko Maider, Naia, Leire, Iranzu eta Malenek beste horrenbeste egin zuten koreografia eta guzti.
Markel Zugazartaza eszenatokira bakarrik igo eta berak sortutako dantza itzaletan hasi zuen. Hurrengo artista Ane izan zen , bulimiari buruzko kanta abestu zuelarik. Galari azken ginda Itxaso eta Iratik jarri zioten, Zea Maysen “Negua joan da ta” bi ahotsetara abestuz.