Larunbatean Sondikako Kultur Etxearen kanpoaldean jende asko pilatu zen txarteldegiaren parean. Izan ere, Txorieriko gazteen finala ikusteko irrikitan zeuden, zoritxarrez hainbat pertsonek ez zuten Gala ikusterik izan. Bien bitartean parte hartzaileak ensaiatzen zebiltzan, urduritasuna baretzen, lagun artean katering-arekin gozatzen.
Nerea Aliasek galari hasiera eman, eta epaileak zein sariak ezagutzeko aukera izan genuen. Ugaitz Alegria (aktorea eta dantzaria), Laura Martínez (Txorierriko Mankomunitateko Euskara Teknikaria) eta Xabier Hoo (Enkore taldeko abeslaria) ziren epaimahaikideak. Bideokamera, MP5 eta Elkar-bonoak, aldiz, sariak. Nork irabaziko zuen Euskararen saria? Eta 2. eta 3.sariak?
Sorpresa ugari izan ziren Txorierriko Galan. Barakaldoko Revolta Permanent Taldearen kontzertu biziarekin publikoa dantzan jartzeaz gain, Durangaldeko talde irabazlea eta Getxoko talde ikusgarria taula gainean aritu ziren.
Lehiaketan parte hartu zuten ikuskizunei dagokienez, dantza eta antzerkia izan ziren nagusi. Ikusleek DJ Special J-k eta argi koloretsuek lagundutako maila handiko emanaldiekin arratsalde pasa entretenigarria igarotzeko aukera izan zuten.
Epaimahaikideek ez zuten erabaki errazik izan. Nork merezi ote zuen lehenengo saria? Partaide guztiek, baina aukeratu beharra zuten. Zorionak parte hartu duzuen guztiguztioi!
• 1. SARIA: Kukuke taldea (bideo kamara bana parte hartzaile bakoitzarentzat)
• 2. SARIA (berdinketa): Idurre eta Zuri Beltz taldea (MP5 bana parte hartzaile bakoitzarentzat)
• 3. SARIA: June+laguna (liburu eta diskoak erosteko bono bana)