KLIKASI, EDUKI DIDAKTIKOEN MULTIMEDIA GUNEA

  Azkue Fundazioak Klikasi sortu du, eduki didaktikoak euskaraz batzeko Multimedia Gunea, hain zuzen ere. Euskaraz baliabide gutxi aurkitu ditzakegu eta askotan euskaldun irakasle eta ikasleek ikasteko baliabideak beste hizkuntza batzuetan ikustera eta erabiltzera behartuta daude. Hau dela eta, Azkue Fundazioak Multimedia Gune hau sortzen du, euskarazko baliabideen sorkuntza bultzatu eta denak batzen dituen gune…

BENITO ANSOLA IKUS-ENTZUNEZKO BEKEN EMAITZAK IKUSGAI

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Benito Ansola Beken lehen deialdia egin zuen iaz, euskarazko ikus-entzunezko lanen sormena bultzatzeko asmoz. 4.000 euroko bi beka banatu zituen Topaguneak, eta haiei esker euskarazko bi labur berri sortu dira. Lan horiek, David Zabala lekeitiarrak zuzendutako Ohe azpiko zera eta Joseba Uberuaga gernikarraren Izena duena, datorren larunbatean estreinatuko dira, Lekeitiko Zine…

UDAGOIENEKO OSTERA HAMABIGARRENEZ

Udagoieneko Osteraren hamabigarren edizioa azaroaren 10ean abiatuko da, Katamalok Bilboko Kafe Antzokia eskainiko duen emanaldiarekin. Udagoieneko Ostera Topaguneak antolatzen du Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren laguntzaz, eta urtero-urtero euskarazko kultur produkzioa eramaten du Bizkaiko antzokietara.   Aurtengo programazioa sei emanaldik osatzen dute. Adi ibiliz gero, doako sarrerak lortzeko aukera izango duzue egunotan! KATAMALO: Katamaloa “erantzi”…

TXORIERRIKO IZARRAK ESZENATOKIAN

Larunbatean Sondikako Kultur Etxearen kanpoaldean jende asko pilatu zen txarteldegiaren parean. Izan ere, Txorieriko gazteen finala ikusteko irrikitan zeuden, zoritxarrez hainbat pertsonek ez zuten Gala ikusterik izan. Bien bitartean parte hartzaileak ensaiatzen zebiltzan, urduritasuna baretzen, lagun artean katering-arekin gozatzen. Nerea Aliasek galari hasiera eman, eta epaileak zein sariak ezagutzeko aukera izan genuen. Ugaitz Alegria (aktorea…

IKERKETA

Nerabeen hizkuntza-erabilera eta interneteko sare sozialak. Aukera berriak? Soziolinguistika Klusterrak eta Kultur Kabia- Topaguneak elkarlanean egindako proiektuaren emaitzak kaleratu dituzte.   Nerabeak eta euskara Nerabeen hizkuntza erabilera, euskararen normalizazioan dabiltzanen interesgune nabarmena da, gaur egun. Hezkuntza-sistemak euskararen ezagutza bermatzean bertatik igarotako belaunaldien bizimodua euskaraz garatuko zela aurreikusi zutenen ustea ez da bete, erabat behintzat. Herrian…